Aki Kaurismäkiren ‘Toivon tuolla puolen’ filmak jasoko du Zinemaldiko FIPRESCI saria

Zinema Kritikarien Nazioarteko Federazioak ematen duen FIPRESCI saria Aki Kaurismäki zinegi laudatuaren Toivon tuolla puolen / The Other Side of Hope filmak jasoko du aurtengo Zinemaldian. Ez da saria eskuratzen duen lehen aldia, 2002an Maies vailla menneisyyttä / The Man Without a Past lanagatik irabazi baitzuen.

Fipresci-Zinea-2017-Zinemaldia-02

FIPRESCI elkarteko 576 kritikarik hartu dute parte 2016ko uztailetik aurrera estreinatutako film onena zein den erabakitzeko bozketan, eta garailea siriar etorkin gazte baten eta saltzaile finlandiar baten arteko hartu-emanari buruzko komedia dramatikoa izan da, Berlinen Zilarrezko Hartza irabazi zuena.

Kaurismäki zinegile europar garaikide garrantzitsuenetako bat da, eta bere lanek, hala nola, Tulitikkutenhtaan tyttö (1990), La vie de bohème (1992), Mies vailla menneisyyttä (2002) eta Le Havre (2011) filmek, dozenaka sari jaso dituzte nazioarteko jaialdietan.

FIPRESCI saria eskuratu duten zinegileen artean dira, bestetik, Pedro Almodóvar, Michael Haneke, Cristian Mungiu, Jean-Luc Godard eta Richard Linklater zinemagintzaren munduko nazioarteko erreferente nagusiak. Iaz, ordea, Maren Ade emakumezko zinegilearen Toni Erdmann filmak jaso zuen garaikur preziatua.