Lau Haizetara Koprodukzio Foroak saria banatuko du aurrenekoz

IBAIA Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak eta Donostia Zinemaldiko Industry Clubek elkarlanean antolatzen duten Lau Haizetara Dokumentalen Foroak 3.000 euroko saria banatuko du aurten aurrenekoz. Foroan parte hartuko duten hamabi proiektuak izango dira saria jasotzeko hautagaiak, eta irabazlearen berri irailaren 28an bertan emango dute, pitching saioak amaitutakoan.

Lau-Haizetara-Koprodukzio-Foroa-Saria-Zinea-02

Dokumentalen generoa sustatzeko eta koprodukzioan ekoitzitako proiektuei bultzada bat emateko XIII. Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroa egingo dute aurten irailaren 26tik 28ra, 65. Donostia Zinemaldian. Hamabi proiektu aukeratu dituzte Commissioning Editors Panel edo nazioarteko salmenta arduradunen aurrean aurkezteko, eta pitching saioak irailaren 28an egingo dituzte Kursaalen.

Bada, IBAIAk aditzera eman duenez, 3.000 euroko saria banatuko dute aurten estreinakoz foroan parte hartuko duten proiektuen artean, lanen aurpezpena, originaltasuna, tratamendua eta zabalkunde-indarra kontuan hartuta. Pitching saioen ostean jakinaraziko dute irabazlea nor den.