KliKlap 2017 film laburren deialdia zabaldu dute

Beste urte batez, Hazparneko Zinegin festibalaren karietara, KliKlap film laburren lehiaketa egingo dute azaroan. Ekimenaren helburua euskal bideogintza sustatzea eta bertako lanak ikuslego zabalari helaraztea da, eta proiektuak airea gaiaren inguruan ardaztu beharko dira aurtengoan.

Zinegin-2017-Zinea-02Azaroaren 16tik 19ra egingo dute aurten Hazparneko Zinegin Festibala, eta 2013az geroztik jaialdiarekin batera egiten duten KliKlap film laburren lehiaketa ere egun horietan izango da. Ekimena 2011n antolatu zuen aurrenekoz Aldudarrak Bideo ekoizpen etxeak, eta bi urte geroagotik, Hazparneko jaialdia arduratzen da deialdiaz.

Bada, lanak aurkezteko epea zabalik izango da urriaren 31ra arte, eta aurtengo gaia airea izango da. Deialdiaren araudia ezagutzeko, sartu jaialdiaren orrialdean.

Datozen asteetan zabalduko dute informazioa.