VI. Horror Online Art jaialdiaren kartela aurkeztu dute

Nafarroako Fantasia eta Beldurrezko Zinemaren Nazioarteko Jaialdiaren VI. edizioa prestatzeko lanetan ari dira antolatzaileak, eta iragan abuztuaren 20an filmak aurkezteko epea itxi zutenetik, proiektuak ikusten eta aukeratzen ari dira, lehiakideen zerrenda osatzeko. Horrez gain, jaialdiaren kartela eta datak iragarri dituzte.

Horror-Online-Art-Irunea-Kartela-ZineaIruñeko El Corte Inglesen eta Civivox Iturraman, bi astez, beldurrezko eta fantasiazko film labur zein luzeak izango dira ikusgai urriaren 17tik 28ra, Horror Online Art jaialdiaren testuinguruan. Aurtengo kartelean zezen plaza ikusi daiteke, eta zeruan estralurtarren ontziak, hiriari eraso egiten.

Lanak aurkezteko epea abuztuaren 20an itxi zuten, eta jasotako proposamenak aztertzen ari da orain, jaialdian lehiatuko direnak aukeratzeko. Datozen asteetan zabalduko dute informazioa.