Bilboko Film Sozialak Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdia Kultura, Comunication y Desarrollo gobernuz kanpoko erakundeak antolatzen du, eta zirkuitu komertzialetan nekez ikusten diren film sozialak eskaintzea du helburu. Bederatzigarren edizioa urriaren 19tik 26ra egingo dute, nahiz eta emanaldiak irailean hasiko dituzten eta palmaresa azaroan jakinarazi. Jaialdian izango diren filmen zerrenda kaleratu berri dute.

Zinema-Ikusezina-9-Zinea-Kartela-TxikiaEtorkinen krisia eraman dute aurten KCD gobernuz kanpoko erakundeak Zinema Ikusezinaren bederatzigarren edizioko kartelera, jaialdian parte hartuko duten lanak lau ataletan banatuta lehiatuko diren arren, aztergai duten gaiaren arabera: garapen iraunkorra, giza eskubideak, kulturartekotasuna eta genero berdintasuna. Horrez gain, atal horietan guztietan emakumezkoek egindako zinemagintza azpimarratuko dute.

Bederatzigarren edizioa irailetik azarora luzatuko da, emanaldiak eta sari-banaketa ekitaldia barne, eta bertan eskaintzeko Euskal Herritik zein atzerritik iritsitako dozenaka film aukeratu dituzte, tartean, euskaraz ekoitzitako sei:

Filmen zerrenda osorik kontsultatzeko, sartu jaialdiaren webgunean.

Horrez gain, urriaren 3tik 11ra, Invisible Express izeneko film laburren lehiaketa egingo dute. EHUko ikasleei zuzenduta dago bereziki, eta parte hartzaileek 1.000 euroko lehen saria ala 500 euroko ikusleen saria jasotzeko aukera izango dute. Oinarriak jaialdiaren atarian topatuko dituzue.