Fikziozko eta animaziozko film luzeen eta sormenezko dokumentalen sustapenerako eta publizitaterako 2017ko laguntzen ebazpena kaleratu du Zineuskadik. Orotara 150.000 euro banatuko ditu, eta zazpi proiektu izan dira onuradunak.

Zineuskadi-Laguntzak-Ebazpena

Pixi Post eta opari-emaileak (Gorka Sesma, 2015), Teresa eta Galtzagorri (Agurtzane Intxaurraga, 2017), Igelak (Patxo Telleria, 2016), Psiconautas. Los niños olvidados (Pedro Rivero eta Alberto Vázquez, 2015), Embarazados (Juana Macías, 2016), Zipi y Zape y la isla del capitán (Oskar Santos, 2016) eta Acantilado (Helena Taberna, 2016) filmek 20.000 euro inguru jaso dituzte beren promozioan egindako gastuak estaltzeko.

Iragan apirilean kaleratu zuen deialdia Zineuskadik, eta aurkeztutako eskaerak aztertu ostean argitaratu du ebazpena.