Dock of the Bay jaialdira dokumentalak aurkezteko epea zabaldu dute

Dock of the Bay musika dokumentalen Donostiako jaialdiaren 11. edizioa 2018ko urtarrilaren 6tik 13ra egingo dute Gipuzkoako hiriburuan, eta Sail Ofiziala osatuko duten lanak aurkezteko deialdia zabalik da jada, azaroaren 10era arte. Abendu hasieran jakinaraziko dute aukeratutako lanen zerrenda.

Dock-of-the-Bay-Irudia-Zinea-02

Izen-ematea email bidez zein Movibeta eta Festhome plataformetan egin daiteke. Lehen kasuan, formularioa beteta bidali beharko da azaroaren 10a baino lehen info@dockofthebay.es posta elektronikora.

Musikaren ikuspegi ezberdinak jorratzen dituzten dokumentalak galdatzen dituzte antolatzaileek, urtarrilaren 6tik 13ra luzatuko den 11. Dock of the Bay jaialdian eskaintzeko. Sari nagusia 2.000 eurokoa izango da, eta gainerakoak aurrerago jakinaraziko dituzte.