Donostiako Aste Nagusian, zinema Ondarretan

Su artifizialak bukatutakoan, 23:15ean, festa ez da amaitzen Donostian! Musikaz gain, zinemaz ere gozatzeko aukera izaten da Ondarretako hondartzan. Ostiralera bitarte, haur, gazte zein helduentzako filmak eskainiko dituzte doan, pantaila erraldoian.

  • Abuztuaren 14an, astelehena, Matthew Vaughn zinegilearen Kingsman: The Secret Service (2014) emango dute gaztelaniaz.

  • Abuztuaren 15ean, asteartea, ostera, Joe Wrighten Pan, sekula betirako bidaia (2015) izango da ikusgai euskaraz.

  • Abuztuaren 16an, asteazkena, bestetik, Nathan Juran zinegile estatubatuarraren The 7th Voyage of Sinbad (1958) klasikoa eskainiko dute gaztelaniaz.

  • Abuztuaren 17an, osteguna, Juana Macíasen Embarazados (2016) komedia erromantikoaren txanda izango da, gaztelaniaz. Zenbait eszena Donostian eta inguruetan errodatu zituzten.

  • Abuztuaren 18an, ostirala, amaitzeko, Kheiron zinegile frantziarraren Nous trois ou rien (2015) immigrazioari buruzko drama emango dute.