Hamasei proiektuk hartuko dute parte Europa-Latinoamerika VI. Koprodukzio Foroan

29 herrialdetako 165 proiektu aurkeztu dituzte Donostia Zinemaldiko Europa-Latinoamerik VI. Koprodukzio Forora. Horien artean hamahiru herrialdetako hamasei egitasmo aukeratu ditu hautespen batzordeak jaialdian lantzeko. Aurten, gainera, egun bat gehiago izango du Foroak.

Europa-Latinoamerika-Koprodukzio-Foroa-Zinea-02

Alemania, Argentina, Austria, Kuba, Brasil, Txile, Kolonbia, Espainia, Frantzia, Herbehereak, Italia, Mexiko eta Suitzatik heldutako zinegileen lehen eta bigarren egitasmoek ez ezik, beste hainbat sortzaile ezagunen proiektuek ere hartuko dute parte Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroaren seigarren edizioan.

Orain arte hiru eguneko iraupena izan du, eta aurkeztutako proiektuen erdiak lortu du aurrera atera eta filmatzea. Bada, aurtengoan, egun bat luzatuko dute topaketa, eta irailaren 24tik 27ra, igandetik asteazkenera, luzatuko da.

Ondorengoak dira bertan aurkeztuko dituzten proiektuak:

  • 1989 (Alicia Scherson, Txile)
  • Akelarre (Pablo Agüero, Espainia eta Frantzia)
  • Borderless (Fernando Frías, Mexiko eta Herbehereak)
  • Breve historia del Planeta Verde (Santiago Loza, Argentina eta Alemania)
  • Doce inferno na galáxia (Fábio Baldo, Brasil)
  • El agente topo (Maite Alberdi Soto, Txile)
  • El doble más quince (Mikel Rueda, Euskal Herria)
  • El gol más triste (Sergio Castro San Martin, Txile, Mexiko eta Brasil)
  • Ese fin de semana (Mara Pescio, Argentina)
  • La roya (Juan Sebastián Mesa, Kolonbia)
  • Las consecuencias (Claudia Pinto Emperador, Espainia eta Mexiko)
  • Limbo (Mateo Bendesky, Argentina, Txile eta Austria)
  • Mother Lode (Matteo Tortone, Italia eta Frantzia)
  • Planta Permanente (Ezequiel Radusky, Argentina)
  • Tengo miedo torero (Rodrigo Sepúlveda, Txile eta Argentina)
  • A media voz (Heidi Hassan eta Patricia Pérez, Espainia, Kuba, Suitza eta Frantzia)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude