Iragan apirilean jakin genuen Carlos Muguiro (Elizondo, 1966) aukeratu zutela Gipuzkoako Foru Aldundia Donostiako Tabakaleran martxan jartzen ari den Elias Querejeta Zine-Eskolako zuzendaria izateko. Deialdira aurkeztutako proiektuen artean berea suertatu zen garaile, eta proiektu horren inguruan gehiago jakiteko eta bere asmoak ezagutzeko elkartu gara irakasle eta zinegilearekin. Segidan duzue elkarrizketaren lehen zatia; datorren astean kaleratuko dugu bigarrena.