2018ko Zinegoak jaialdira lanak aurkezteko deialdia zabaldu dute

LGTBIQ+ komunitateen sexu-, genero- edo familia-aniztasun gaiak lantzen dituzten filmei eskainitako Bilboko Zinegoak jaialdia 2018ko edizio berria prestatzen hasi da, eta lanak aurkezteko epea gaur bertan, abuztuak 4, zabaldu dute. Azken eguna urriaren 30a izango da.

Zinegoak-2018-Deialdia

Film luzeen kategoria, laburrena, dokumentalena eta fikziozko lanena bereizi dituzte, eta horietara guztietara lanak aurkezteko aukera dago jada. Euskal Herriko zinema aretoetan estreinatu gabeko filmak izan behar dira, eta lanok helarazteko modurik errazena online plataformaren bidezkoa da, naiz eta Movibeta plataformatik edo korreo elektroniko bat bidalita ere aurkeztu daitezkeen filmak.

Jaialdia 2018ko otsail amaieran izango dela aurreratu dute, eta ohi bezala, dozenatik gora sari banatuko dituzte kategoria guztiak kontuan hartuta.

Deialdia zabalik izango da urriaren 30era arte. Lehiaketaren oinarriak ezagutzeko eta filmak inskribatzeko aukera duzue jaialdiaren atarian.