Hamabi proiektu hautatu dituzte XIII. Lau Haizetara Koprodukzio Foroan aurkezteko

IBAIA Ikus-entzunezko Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak Donostia Zinemaldian antolatuko duen XIII. Lau Haizetara Koprodukzio Foroan aurkeztuko dituzten hamabi dokumentalen berri eman dute. Nazioarteko aditu talde baten aurrean egin beharko dituzte aurkezpenak irailaren 26an, 27an eta 28an.

Lau-Haizetara-2018-Proiektuak

Hautespen batzordeak aurkeztutako filmen kopuru handia eta horien aniztasuna nabarmendu nahi izan ditu aukeratutako hamabi proiektuak jakinarazterako unean, baita haien kalitatea ere. Orotara zazpi herrialdetako hamabi egitasmo aurkeztuko dituzte Donostiako Kursaalen egingo dituzten saioetan:

  • Breakpoint, a Counter History of Progress – Cinephage ekoizpen etxe frantziarraren lana.
  • El sonido del “Crack” – Irusoin eta Mirokutana ekoizpen etxe euskaldunen proiektua.
  • Get Settled! – Karin Wegsjö suediarrak ekoitzi eta zuzenduko duen filma.
  • Mr. Ripley, el arte de la estafa – Marmoka Films ekoizpen etxe euskaldunaren dokumentala.
  • Nombre en clave: Maverick – Contrasentido espainiarraren eta Zinema Varietes euskaldunaren artean ekoitzitako proiektua.
  • Noodle Dream – 24 images ekoizpen etxe frantziarraren eta Dynamic txinatarraren arteko produkzioa.
  • Panama al Brown, A Mysterious Force – Bachibouzouk ekoizpen etxe frantziarraren egitasmoa.
  • Photograph-Women – Tiresias Films frantziarren eta Kino Produzioni italiarren arteko ekoizpena.
  • Rol & Rol – Turanga Films eta Revolution Films ekoizpen etxe espainiarren proiektua.
  • Tolyatti Adrift – Boogaloo Films ekoizpen etxe katalanaren lana.
  • Prisioners Without Prison – Mov(i)e ON ekoizpen etxe albaniarraren dokumentala.
  • The Son Of – Blimey ekoizpen etxe israledarraren proiektua.