Uztailaren 23tik abuztuaren 3ra Zineleku udalekuen bigarren edizioa egiten ari dira Gasteizen. Bartzelonako Crater Lab laborategiko lagunak ere bertan izan dira, Super 8 lantegia eskaintzen. Luz Roja kolektiboaren instalazioetan egin zuten saioa, eta haiekin izan ginen, ikastaroa jarraitzen. Pelikulak errebelatu eta proiektatu egin zituzten. Segidan duzue laburpen bideoa.