XII. Punto de Vista jaialdira filmak aurkezteko epea zabaldu dute

Nafarroako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiaren hamabigarren edizioa 2017ko martxoaren 5etik 10era egingo dute Iruñean, eta Garbiñe Ortega zuzendari artistiko berriak gidatzen duen lehen edizioa izango da. La Región Central izeneko Atal Ofizialera lanak aurkezteko epea zabaldu dute, eta azken eguna irailaren 15a izango da.

Punto-de-Vista-Deialdia-Zinea

2016ko abuztuaren 1etik aurrera osatutako film dokumentalek har dezakete parte Punto de Vista jaialdiaren edizio berrian. Errealitatea ikuspegi ezberdinentatik jasotzen duten lanak izango dira, eta epaimahaiak proposamen berritzaileen, independenteen eta sozialki konprometituak direnen aldeko apustua egingo du. Azken urteetan, mundu osoko lanak bildu ditu jaialdiko Atal Ofizialak, eta beste behin ere, hala izatea espero dute antolatzaileek.

Honenbestez, lanak aurkezteko deialdia zabaldu dute irailaren 15era arte. Orduan, Ortega buru izango duen Hautespen Batzordeak filmak aztertzeari ekingo dio, eta abenduan jakinaraziko dute filmen behin-betiko zerrenda.