Marianna Christofidesek egingo du ikus-entzunezko egonaldia Tabakaleran

2018an Tabakaleran egonaldi artistikoak egingo dituzten norbanako eta proiektuen zerrenda kaleratu dute, eta ikus-entzunezko proiektuei dagokienean, Marianna Christofides greziarraren OLYMP’S SHEDS hautatu dute. Alor guztietako egonaldiak egiteko 500 proposamen jaso dituzte aurten, iaz baino 77 gehiago.

Proiektu artistikoak (323 proiektu jaso dituzte), elkarlanean garatutakoak (21), komisariotza-proiektuak (41), ikerketa artistikoak (54) eta ikus-entzunezko proiektuak (61) garatzeko egonaldiak eskaintzen ditu Donostiako Tabakalerak. Orotara zortzi egonaldi egiteko aukera emango dute 2018an, eta aukeratutako egitasmoen egileek zentroko baliabideak erabili ahal izango dituzte beren egitasmoak lantzeko. Orotara 500 proposamen jaso dituzte, eta horien artean 8ri eskainiko diete egonaldiaz gozatzeko aukera.

Ikus-entzunezko deialdiari dagokienea, maiatzaren 15etik ekainaren 15era zabaldu zuen Tabakalerak proiektuak aurkezteko epea, eta 61 proposamen jaso zituzten. Bada Marianna Christofidesena hautatu dute 2018ko irailetik azarora bitarte Donostian lantzeko.

Christofides-Marianna-zinea

Christofides Berlinen bizi da egun, eta OLYP’S SHEDS izeneko proiektuan ari da lanean.  Ikusizko arteak zein ikus-entzunezkoak lantzen ditu artista gazteak, eta nazioartean dozenaka erakusketa jarri izan ditu, taldean zein bakarka, baita sari ugari eskuratu ere.