Euskadiko Filmategiaren artxibo bateratua Tabakaleran eraikiko dute

Euskadiko Filmategiak urteetan bildutako artxiboak gune bakar batean bateratzeko prozesua abiatu du. Horretarako, artxiboa antolatzeko beharrezkoak diren ekipamendu guztiak eta altzarien produkzio-, horniketa- eta instalazio-lanak esleitzeko deialdia argitaratuko du datozen egunetan. Gehienezko prezioa 206.677,60 euro izango da.

Euskadiko-Filmategiaren-Artxiboa-Zinea

Gaur egun Irunen, Oñatin eta Donostian sakabanatuta daude Euskadiko Filmategiaren artxiboa osatzen duten 35 mm-ko 5.000 kopia eta beste hainbat euskarritan (hala nola, DCP, 16 mm., 9,5 mm., 8 mm., etab.) dauden 5.500 kopia inguru. Orain, baina, Tabakalerako 0 solairuan prestatuko duten 845 metro koadroko gunean bilduko dituzten guztiak, eta materialok ikertzaileentzat eskuragarri egongo dira.

Horretarako, Eusko Jaurlaritzak 206.677,60 euroko diru-laguntza eman dio Euskadiko Filmategiari, eta lanak esleitzeko deialdia datozen egunetan kaleratuko dute Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.