Badator Kortxeak eta Krispetak zikloaren hirugarren edizioa

Oihaneder Euskarren Etxeak antolatzen duen Kortxeak eta Krispetak zikloaren hirugarren edizioa uztailaren 26tik 29ra luzatuko da, Gasteizko Falerina lorategian. Aurtengoan, gainera, Filmazpit eta Zineleku izango ditu bidelagun, eta emanaldiak zein kontzertuak lau egunez jarraian egingo dituzte. Sarrera doakoa izango da.

Kortxeak-Krispetak-2017-Zinea-03Musika eta zinema, euskaraz, uztartzen dituen ekimena da Kortxeak eta Krispetak. Orain bi urte egin zuten lehen edizioa, Searching for Sugar Man (Malik Bendjelloul, 2013) eta Swing Kids (Thomas Carter, 1993) bezalako lan arrakastatsuekin, eta saioek harrera polita izan zuten. Horregatik, zikloarekin aurrera jarraitzea erabaki zuen Oihaneder Euskararen Etxeak, eta aurten, hirugarrenez, hiru dokumental eta kontzertu bikoitz bat eskainiko dituzte Falerina lorategian.

Emanaldiak uztailaren 26an hasiko dira. Lehen egun horretan Eat that question: Frank Zappa in His Own Words (Thorsten Schütte, 2016) dokumentala eskainiko dute, 22:00etan hasita. Lanak Frank Zappa musikariarekin topaketa intimo bat izateko aukera eskainiko die ikusleei. Sarrera doakoa izango da, eta filma jatorrizko bertsioan emango dute, euskarazko azpitituluekin (gainerako guztiak ere hala izango dira).

Ostegunean, hilak 27, aldiz, Janis: Little Girl Blue (Amy Berg, 2015) emango dute ordu eta leku berean. Janis Joplin musikari estatubatuarraren biografia da, eta berak idatzitako kantak ditu oinarrian.

Hurrengo egunean, uztailak 28, ostirala, Sex Pistols punk taldeko kide izan zen Sid Vicious musikariaren neskalagun Nancy Spungen heriotzari buruzko dokumentala proiektatuko dute, Sad Vacation: The Last Days of Sid and Nancy (Danny Garcia, 2016).

Eta uztailaren 29an, larunbata, musikaren txanda helduko da. 22:00etan hasita, baita ere, Mantauk Duo gasteiztarren emanaldiaz lehenik, eta Lou Topet zarauztarren saioaz, ostean, gozatzeko aukera izango da. Udako gauek askorako ematen baitute!