Terrorea, gorea, suspentsea, baina baita umorea ere, uztartuko ditu beste behin ere Bermeoko GOREFEST Fantasia eta Beldurrezko Zinemaldiak. 17. edizioa bihar, uztailak 14, egingo dute herriko Nestor Basterretxea aretoan, eta 20:00etatik aurrera, hamar film labur eta bi luze eskainiko dituzte.

Goresfest-Zinea-2017-02Aurtengo edizioan beldurrezko zinema eta heavy-metala nahasiko direla iragarri dute Spookypheria Productions elkarteko antolatzaileek, eta horren erakusle, Estefanía García In Mute metal talde valentziarreko abeslaria gonbidatu dute karteleko protagonista izan dadin. Irudian azaltzeaz gain, jaialdian ikusgai izango diren film laburretan ere hartu du parte.

Dena den, jaialdia ez da film labur eta luzeen emanaldietara mugatuko, ohi bezala, kale animazioa eta desfilea ere egingo baituzte. Proiekzioak, ordea, 20:00etan hasiko dira, eta sarrerak aretoko txarteldegian eskuratu ahal izango dira 3 euroren truke.

Lehen saioan nazioarteko zein bertako hamar film labur emango dituzte, ondorengo hauek:

Eta 23:00etan hasiko den bigarren saioan, aldiz, bi film luze proiektatuko dituzte. Ikara pixka bat pasatzeko eta barre egiteko gogotsu bazaude, ez aukera galdu!