ICAA Espainiako Zinema eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuak film luzeen proiektuen gaineko ekoizpenerako diru-laguntza prozedura (urteko lehena) esleitu du, baita bigarren deialdia zabaldu ere. Laguntza jaso duten lanen artean hainbat ekoizpen euskaldun daude.

Errementari-ICAA-Laguntzak-Zinea-02

Espainiako Zinematografiaren Babeserako Funtsaren Zinematografia programak 20 milioi euroko aurrekontua du, eta dirua proietuek eskuratutako puntuen arabera banatu du.

Orotara 18 proiektu lagunduko dituzte lehen deialdian, eta horien artean, hiru euskal ekoizpenak dira:

  • Agur Etxebeste. Etxebeste Film A.I.E, Irusoin eta Kilima Mediaren artean ekoitzitako proiektua. 720.000 euro jasoko ditu.
  • Errementari. Errementari Filma A.I.E, Tornasol Films eta Kinoskopiken artean ekoitzitako filma. 850.000 euro jasoko ditu.
  • Agirre Egitasmoa. Agirre Egitasmoa A.I.E, Baleuko eta Batabaten artean ekoitzitako lana. 207.941,05 euro jasoko ditu.

Laguntzak eskatzeko bigarren deialdia, halaber, gaur bertan zabaldu dute, eta uztailaren 27an amaituko da epea.