Donostia 2016 Kultur Hiriburutzaren bidez Uda-gau bateko ametsa antzezlana aurkeztu zuten iaz Gipuzkoako hiriburuko Cristina Enea parkean, eta emanaldiek sekulako arrakasta erdietsi zuten. Aurten, bada, ideaia horretatik tiraka, Shakespeareren klasikoaren pantaila handirako lau moldaketa eskainiko dituzte. Atzo, uztailak 4, hasi zituzten emanaldiak, eta ostiralera arte jarraituko dute.

Cristina-Enea-Zinema-Emanaldia-Shakespeare-Zinea

Cristina Enea Fundazioak eta Tabakalerak antolatutako zinema saioak izango dira, 22:30ean Cristina Enea parkean (eguraldi txarra egiten badu Tabakalerara joango dira). Atzo hasi zuten zikloa William Dieterle eta Max Reinhard zinegile estatubatuarren 1935eko A Midsummer Night’s Dream filmarekin, eta eguraldia lagun, izarren azpian bildu ziren ikusleak.

Filmak jatorrizko bertsioak eskainiko dituzte, baina gaztelaniazko azpitituluak (lehen hiru saioetan) eta euskarazkoak (azkeneko saioan) izango dituzte.

Programa:

  • Uztailak 5, asteazkena, Ingmar Bergman zinegile suediarrak 1955ean aurkeztu zuen Sommarnattens leende.
  • Uztailak 6, osteguna, Peter Hall britainiarrak 1968an egin zuen A Midsummer Night’s Dream.
  • Uztailak 7, ostirala, Woody Allenek 1982an estreinatu zuen A Midsummer Night’s Sex Comedy.