Pablo La Parra ikerlariaren Europa, futuro anterior proiektuaren eskaerari erantzunez abiatu zuten Arantza Santesteban eta Irati Gorostidi gazteek Euritan film labur dokumentalaren sortze-prozesua. Itxaro Borda idazlea 1985ean kaleratu zuen Klara eta biok narrazioaren aurrean jartzea erabaki zuten, lanaren berrirakurketa bat egiteko, orduan esandakoak egun nola entzuten diren ikusteko. Eta pixkanaka, hainbat emakumeri ahotsa ematea lortu dute, dokumentalaren eta fikzioaren elementuak uztartuz.
Lana 2017ko Kimuak katalogorako hautatua izan da, eta horrek proiektua zabaltzen eta ikusle gehiagorengana heltzen lagunduko diela uste dute autoreek. “Oso zaila da jendeak horrelako lan bat ikustea, guk ez dugulako hori helarazteko baliabiderik”, azaldu du Gorostidik.
Elkarrekin egin dute lan uneoro, erabakiak prozesua luzatu badu ere. “Oso abiapuntu zintzoa, esperimentala, askea du”, gehitu du Santestebanek, eta emaitza “gure artean sortu den elkarrizketaren erantzuna da”, gaineratu du Gorostidik. Ez hori bakarrik: sorreran dokumentalagoa zen arren, bidean fikzioaren hainbat elementu sartzea erabaki zuten, “fikzioa diskurtsoak eraikitzeko beste modu bat delako”.
Segidan duzue elkarrizketaren laburpena.