Maudie

Maud Lewis margolari kanadiarraren bizitza pantailaratzen du pasarte erreal batean oinarritutako film honek. Bereziki itogarria den familia-etxetik alde egitea erabakitzen duen unetik, Everett Lewis maitalea ezagutu eta bere bizitzak 180ºko aldaketa emango duen arte. Izan ere, Eskozia Berriko herri txiki baten mugak hautsi, eta herrialde oso bat beteko dute bere obra xumeek. Ospe handiko Ethan Hawke eta Sally Hawkins dira Aisling Walsh-ek zuzendutako film honen protagonistak.

 

Wonder Woman

Isolaturiko irla batean gerrari garaitezin bat izateko trebaturiko emakumea da Diana. Egun batean, bere lurraldeetan istripuz agerturiko hegazkin gidari batek munduan jazotzen ari den gertakari latz baten berri emago dio, Lehen Mundu Gerra, eta gazteak, gatazka gelditu dezakenaren konbentzimendu osoz, irla utzi eta borrokara batzeko erabakia hartuko du. Zientzia fikzioa, komedia eta, tarteka, komikia uztartzen ditu filmak.

 

The Zookeeper’s Wife

Pasarte erreal batean oinarritutako filma dugu hau ere. Jan eta Anonina Zabinskiren, Varsovia hiriko zoologikoaren kudeatzaile eta haren emaztearen, balentria ekarri nahi du gogora Niki Caro zuzendariak. Izan ere, zenbagaitza da, naziek haien lurraldea inbaditu eta jazarri zutenean, senar-emazteak salbatu zuten personen eta animalien kopurua. Besteak beste, Jessica Chastain, Daniel Bruhl aktore entzutetsuak dira filmaren protagonistak.

 

Selfie

Korrupzioa, diru publikoaren bidegabeko erabilera, kapitalen zuritzea eta bestelako hamaika delitu ekonomikorengatik inputatuta dagoen ministro baten semea da Bosco, protagonista. Moraleja luxuzko urbanizaziotik kaleratzen duten unetik, Podemos talde politikoaren egoitzara lan eske sartzen den momentura arte, bere bizimoduan pairatzen duen gainberaren irudi-deskribapena  da ‘Selfie’, Victor Garcia Leon zuzendariaren dokumental faltsua.

 

La película de nuestra vida

Udako etxe bat, film sorta bat, etxe barruko filmazio batzuk, soinu banda bat eta, batez ere, familia. Hauexek dira zuzendariak hautaturiko osagaiak; emaitza, bere bizitzaren platera. 1953 urtean hasitako istorio propio baten kontaketa pertsonala da Enrique Baro zuzendariak proposaturikoa, umorez, forma mutantez eta naturaltasun jatorrez gatzozpindutakoa.

 

Brothers of the Wind

Habitik erori den arrano kume baten bizitza salbatu nahi duen haurra da Lukas. Indartsuenaren patua da ahulena habitik behera botatzea, eta gizakiak jaioak omen gara ere maite dituguak mintzen. Amaren heriotza goiztiarrari aurre egin ez ezik, emaztearen hutsunea gainditu ez duen aita batek eragiten dion sufrimendua pairatzen du Lukasek. Sekretuan zainduko du hegaztia, etxean jasotzen ez duen maitasuna eta konpainia asebete asmoz.

Jean Reno, Manuel Camacho, Tobias Moretti eta Eva Kuen dira Espainia-Austria herrialdeen arteko koprodukzio honen protagonistak.

 

Tubelight

 1962 urtea da indiako Iparraldeko herrixka bitxi batean. Laxmanek bitza lasaia darama Bharat anai gaztearen ondoan, lotura estua baitago haien artean. Kolpe latza jasoko du Indiaren eta Txina Herri Errepublikaren arteko mugan gatazka lehertu eta anaia gudarostera borrokara joateko errekurtatzen dutenean. Tentsioa areagotuz joango da denborarekin, eta anaia noiz itzuliko zain egotearen egonezinak bultzatuta Laxmanek gatazkarekin amaitzeko erabakia hatuko du.

Azkeen urteetan titulu aipagarri askorik eman ez duen industria indiarra berpiztuko duen produkzioa.