Espainiako Arteen eta Zientzia Zinematografikoen Akademiak 2018ko Oscar sarietako Espainiko ordezkaria hautatzeko deialdia zabaldu du. Hautagai gisa aurkeztu nahi duten filmak ekainaren 30a baino lehen bidali beharko dira.

Oscar-Sariak-Zinea

2016ko urriaren 1etik 2017ko irailaren 30era arteko tartean estreinatutako filmak soilik aurkez daitezke deialdira, eta horretarako, formularioa behar bezala beteta eta sinatuta bidali behar da ekainaren 30a baino lehen.

Aurkeztutako filmak hautagaien zerrendara igaroko dira, eta horien artean hiru nabarmenduko ditu Akademiak, aurre aukeraketa moduko bat eginez. Ostean, 90. Oscar sarietan ingelesezkoa ez den film onenaren kategorian lehiatzeko Espainiako hautagaia aukeratuko dute, eta sari banaketara heldu baino lehen, AEBtako akademiaren galbahea igaro beharko du.

Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren Loreak (2014) filma, esaterako, Espainiaren ordezkaria izan zien 88. Oscar sarietan, nahiz eta ez zuen AEBtako akademiaren azken galbahea igarotzerik lortu. Urte hartan László Nemes hungariarraren Saul fia izan zen garaile.