#Zinequiz abian da, euskal eta europar zinema sustatzeko helburuz, Euskadiko Zine Aretoen Elkarteak antolatutako egitasmoa. Uztaila eta abuztua bitarte, zozketa eta erronka ezberdinak burutuko ditu EZAEk bere sare sozialetan, Facebook eta Twitter alegia, bere jarraitzaileek astero zinemarako bi sarrera bikoitz eskuratu ditzaten.
Zinemaren inguruko testa, argazki edo GIF artxibo bat zein pelikulari dagokion asmatzea… erantzun zuzena emango duten pertsonak bi sarreren zozketan sartuko dira, eta sarituek haiek aukeratutako euskal edo europar film bat ikusi ahalko dute gehien atsegin duten EZAE aretoan. Horretaz gain, twitterren promozioaren edukiak bertxiotzen dituzten horiek ere beste bi sarrera eskuratzeko aukera izango dute.
Bigarren urtez jarri dute martxan ekimena eta, kontsumoa indartu eta aretoak betetzeaz gainera, jarraitzaileen lehialtasuna saritzea da elkartearen xedea.
Parte-hartzearen oinarriak (Facebook)
Parte-hartzearen oinarriak (Twitter)