Azken urteetako Sail Ofizial ahulena eta faborito argirik gabeko sari banaketa izan ditu aurtengo Cannesko zinema jaialdiak, bertan izan diren kazetari eta kritikari gehienen hitzetan; epaimahaikideek ere ados jartzea zaila izan dela gaineratu dute. Baina demokrazia gailendu da, eta bart gaueko sari banaketa ekitaldian Ruben Ostlund zinegile suediarraren The Square filmak jaso du 70. edizioko Urrezko Palmorria. Epaimahaiaren sari nagusia, ordea, Robin Campilloren 120 Battments par minute lanarentzat izan da, eta epaimahaiaren saria Andrey Zvyaginsteven Loveless filmarentzat.

Arte garaikidearen inguruko itxurakeriari buruzko The Square filmak aldeko eta kontrako jarrerak eragin zituen zinema aretoan, eta horregatik, askok sorpresaz hartu dute Urrezko Palmorriaren izendapena. Dena den, 2011n Play lanarekin eta 2014an Turist filmarekin ere saritu zuten Ostlund Cannesen.

Cannes-2017-palmaresa-Zinea

Robin Campilloren 120 Battments par minute filmak, bere aldetik, 90eko hamarkadako HIES gaitzaren aurkako borroka eta kontzientziazio kanpainak ditu hizpide, eta epaimahaiaren sari nagusia jaso zuen larunbatean. 2014an Leivatán filmarekin nazioarteko jaialdi eta sari banaketa ekitaldi guztietan izan zen Zvyaginsteven zinegile errusiarrak, ordea, epaimahaiaren saria lortu zuen; banantzen ari diren senar-emazteek haserreak eta elkarrekiko gaitzespenak ahaztu beharko dituzte enegarren eztabaidaren ostean haien semeak etxetik alde egingo duenean.

Emakumezko aktore onenaren sariak (Diane Kruger, In the Fade), gizonezko aktore onenaren sariak (Joaquin Phoenix, You Were Never Really Here), eta zuzendari onenaren sariak (Sofia Coppola, The Beguiled), ostera, ez dute sorpresa handirik eragin, eta 70. urteurreneko sari berezia Nicole Kidman aktore australiarrak jaso du. Sail Ofizialean bi film aurkeztu ditu, The Killing of A Sacred Deer eta The Beguiled, eta jaialdian lau orotara.

Gidoi onenaren garaikurra, azkenik, Lynn Ramsay zinegile eskoziarrak (You Were Never Really Here) eta Yorgos Lanthimos zinegile greziarrak (The Killing of A Sacred Deer) jaso dute, ex aequo.

Palmares osoa duzue segidan:

Sail Ofiziala

  • Urrezko Palmorria: The Square, Ruben Ostlund
  • Epaimahaiaren sari nagusia: BPM (120 battments par minute), Robin Campillo
  • Epaimahaiaren saria: Loveless, Andrey Zvyaginstev
  • 70. edizioko sari berezia: Nicole Kidman
  • Zuzendari onenaren saria: Sofia Coppola (The Beguiled)
  • Gidoi onenaren ex aequo saria: Lynn Ramsay (You Were Never Really Here) eta Yorgos Lanthimos (The Killing of A Sacred Deer)
  • Emakumezko aktore onaneran saria: Diane Kruger (In The Fade)
  • Gizonezko aktore onenaren saria: Joaquin Phoenix (You Were Never Really Here)

Beste hainbat sari

  • Film labur onenaren Urrezko Palmorria: Xiao Cheng Er Yue,  Qiu Yang
  • Aipamen berezia: Katto, Teppo Airaksinen
  • Debut onenaren Urrezko Kamera: Jeune Femme, Léonor Serraille
  • FIPRESCI saria: BPM (120 battments par minute), Robin Campillo

Un Certain Regard

  • Un Certain Regard (film onena): Lerd (Un homme intègre), Mohammad Rasoulof
  • Epaimahaiaren saria: Las hijas de Abril, Michel Franco
  • Zuzendari onenaren saria: Taylor Sheridan (Wind River)
  • Emakumezko aktore onenaren saria: Jasmine Trinca (Fortunata)
  • Narratiba poetiko onenaren saria: Barbara, Mathieu Amalric
  • FIPRESCI saria: Closeness, Kantemir Balagov

Quinzaine des réalisateurs

  • Art Cinema saria: The Rider, Chloé Zaho
  • SACD saria (ex aequo): Un beau soleil intérieur (Claire Denis) eta L’amant d’un jour (Philippe Garrel)
  • Label Europa Cinema saria: A Ciambra, Jonas Carpignagno
  • Film laburren Illy saria: Retour à Genoa City, Benoît Grimalt
  • FIPRESCI saria:  The Nothing Factory, Pedro Pinho