Zuzendaria: Ageda Kopla Taldea

Urtea: 2016

Herrialdea: Euskal Herria 

Animaziozko film labur honek Maialen Lujanbiok indarkeria matxistari aurka eginez idatzitako koplak hartzen ditu ardatz.

Otsaileko lehen egunetan tradizioa jarraiki bularrik gabeko Agedaren inguruan abesten diren koplak birformulatu ditu Lujanbiok.

EHUko Arte Ederren fakultatean irakasle eta zinemagilea den Bego Vicariok ikasleei botatako amua hartu zuten hauek. Hogei euskal artista gazteek erronkari erantzunez sortutako lan kolektiboaren emaitza dugu pieza hau.

Makilkaden erritmo zorrotz eta gordina erraietaraino sartzen da, eta irudiek entzuten dena indartzeko gaitasuna bete-betean burutzen dute. Pun, pun, pun.

Norberak teknika ezberdinekin animatu du kopla eta horrek irudien  berastasuna dakar, bakoitzak estilo eta kutsu propioa emanez. Halere, armonia jarraitzen dute, eta kolore gorriaren presentzia ezin daiteke uka.

Film bat baino askoz ere gehiago bilakatu daitekeela erakutsi du, gizarteari egindako kritika honek eguneroko eraso bortitzei erantzuten dien manifestua dela esan daiteke.

Euskal Herrian tradizioaren izenean eta erromantizismo kutsuarekin egiten diren zenbait jarduerek azpian dituzten matxismo eta zapalketa onartzen dira, horrek identitate kolektibo zein nortasun indibidualean duen eraginarekin, jakina. Diskurtso horiek genero baten zapalketa dakar, zenbait diskurtso arautzaile eta heteropatriarkal eraikiz. “Ohitura batzuei ez zaie inoiz iristen biharamuna”, dio Lujanbiok.

Teoria feministek beren oinarriak birformulatzea eragin du; horrela, bada, “emakumeak” subjektu kolektibotzat beharrean, adierazle politikotzat hartzea aldarrikatzen da, eta beti bezperakoak diren koplek arauen deseraikitzea dakar.

Eraso eta diskriminazioen aurkako aldarria lau haizetara zabaltzeko  proposamen ezin hobea da lan hau, gizarte komunitate osoarentzat aberasgarria, eta bestelako ikuspuntu honetaz ohartzeko aukera bikaina. Begirada eratu egiten da, John Berger adituak ongi dioen bezala, mundu ikuskera baldintzatzen dute klase, genero zein arrazek, eta film honek bestelako begirada bat proposatzen du.

Mundu osoan gure hizkuntza txikia eta bertsolaritza zabaltzen ari dira, Rotterdamgo nazioarteko zine jaialdian izan zen, baita Kairo, Stuttgar, Clermont-Ferrand eta New Yorkeko jaialdietan ere.

Ikusleria ez dago animaziozko lanak ikustera prestatuta, askotan ez zaio aukerarik ere ematen, bost minutuko lan honek “bestelako zine” bat ere badera erakusten digu, komertzialetik ikusezin geratzen direnak.

Horrelako salaketek aurrera jarrai dezatela euskal kulturaren mesedetan.