Apirilaren 28an zendu zen Juanba Berasategi zinegilea, eta bere azken lana, Toti Martinez de Lezearen ipuinean oinarritutako Nur eta herensugearen tenplua, ekainaren 2an estreinatuko dute zinema aretoetan.

Nur-eta-herensugearen-tenplua-02Nur Txinara bizitzera joan den haurra da. Bertan lagun berriak egingo ditu, eta haietako batek urtebetetze festara gonbidatuko du. Laguna, baina, desagertu egingo da, eta hura aurkitzeko, labirinto batean sartuko da Nur.

Toti Martinez de Lezeak 2009an kaleratu zuen izen bereko ipuina pantaila handirako egokitu zuen Berasategik, Eneko Olasagastik moldatutako gidoiarekin eta Joserra Senperenak osatutako soinu-bandarekin. Irudi eder eta iradokitzaileekin osatu dute istorio dibertigarria, etxeko gaztetxoenentzako proposamen ederra.

Bada, filmaren trailerra eta making-offa kaleratu ditu Lotura Films ekoizpen etxeak egunotan, eta filma bera ekainaren 2an zinemetan estreinatuko dutela iragarri dute.