2017ko azaroan hamar urte beteko dira Fernando Fernán Gómez zendu zela, eta Euskadiko Filmategiak maiatz eta ekaineko zikloa eskainiko dio zinegileari. Hilaren 6an, larunbata, Fernando  Trueba, David Trueba, Luis Alegre eta Jesús Angulorekin mahai-ingurua egingo dute 18:00etatik aurrera Tabakaleran.

Fernando-Fernan-Gomez

1921ean Perun jaio zinegile, idazle, aktore eta gidoigile argentinarrari omenaldia egitea du helburu Euskadiko Filmategiak datozen asteetarako atondu duen egitarauak, eta horretarako, Fernán Gómezen lan esanguratsuenak eskainiko dituzte Tabakalerako zinema aretoan.

Zikloa larunbatean, maiatzak 6, abiatuko dute, Fernando Trueba aktore eta zinegilearekin, David Trueba kazetari, gidoilari eta zinema zuzendariarekin, Luis Alegre filosofo eta idazlearekin, eta Jesus Angulo idazle eta kazetariarekin. Joxean Fernandez Euskadiko Filmategiko zuzendariak egingo ditu moderatzaile lanak, eta sarrera librea izango da lekuak bete arte. Ostean La silla de Fernando (David Trueta eta Luis Alegre, 2006) eskainiko dute, 20:00etatik aurrera, zinegilea zendu aurretik harekin izandako solasaldia jasotzen duen dokumentala.

Maiatzeko gainerako emanaldiak:

  • Maiatzak 11, osteguna, Manicomio (Luis María Delgado eta Fernando Fernán Gómez, 1953), neskalaguna bisitatzera eroetxera joango den Carlos gaztearen inguruko filma.
  • Maiatzak 18, osteguna, La venganza de Don Mendo (Fernando Fernán Gómez, 1961), Pedro Muñoz Secaren eleberri homonimoaren egokitzapena. Don Mendo Salazarren abenturak ditu hizpide.
  • Maiatzak 25, osteguna, El mundo sigue (Fernando Fernán Gómez, 1963), desegituratutako familia baten erretratua egiten duen lana.

Ekaineko emanaldiak aurrerago iragarriko dituzte.