Euskadiko Filmategiak, Donostia Zinemaldiarekin elkarlanean, ostiralean zendu zen Juanba Berasategi zinegileari omenaldia egingo dio gaur, maiatzak 2, Donostiako Tabakaleran. 19:00etatik aurrera, Euskal Herriko animaziozko lehen film luzea, Kalabaza tripontzia, eskainiko dute, Berasategiren ibilbideko lehen luzea, baita ere.

Emanaldia Tabakalerako 1 zinema aretoan egingo dute, eta sarrera doakoa izango da, aretoa bete arte. Zinegilearen familia, lagunak eta kolaboratzailek ez ezik, zinemazale oro gonbidatu du emanaldira Euskadiko Filmategiak.