Bertako zinegileei eskainitako zikloa, zinema alemaniarra eta Museoen Nazioarteko Egunaren harira egingo dituzten bi emanaldiak, besteak beste, maiatzean Nafarroako Filmotekan.

Tokiko ekoizpenak indartu eta ikusleei eskaintzeko, euskal zinegileek ekoitzitako hiru lan eskainiko dituzte maiatzean:

  • Maiatzaren 11n, osteguna, 20:00etan Ebro eta Aragoi ibaien inguruan Labrit Multimediak ekoitzitako bi dokumental eskainiko dituzte, Ni, Ebro eta Ni, Aragoi.

Horrez gain, maiatzaren 18an ospatu ohi den Museoen Nazioarteko Egunaren harira, bi saio berezi programatu dituzte hil honetarako:

  • Maiatzaren 18an, osteguna, 20:00etan Museum Revolution (Nataliya Babintseva, 2015) film errusiarra eskainiko dute. Iraultza batek eguneroko objektuengan eragiten duen aldaketa du aztergai filmak.
  • Maiatzaren 31n, asteazkena, 20:00etan El lugar de las fresas (Maite Vitoria Deneris, 2013) film berezia izango da ikusgai. Zazpi urtean zehar Lina agurearen bizimodua errodatu zuen Vitoriak, eta nola Hassan izeneko etorkin marokoar batek emakumearen eta haren sendiaren egunerokoa aldatu zuen. Vitoria bera emanaldian izango da.

Maiatzeko azken bi asteetan, halaber, Alemaniako zinema garaikidea eskainiko dute. Lau film izango dira orotara, hiru maiatzean eta bakarra ekainean:

  • Maiatzaren 23an, asteartea, 19:30ean Ich bin dann mal weg (Bueno, me allegro, Julia von Heinz, 2015) komedia biografikoa eskainiko dute, Hape Kerkeling aurkezle eta komiko alemaniarraren eleberri homonimoan oinarritutakoa.
  • Maiatzaren 25ean, osteguna, 19:30ean Victoria (Sebastian Schipper, 2015) berezia emango dute, neska gazte espainiar batek Berlinen egingo duen gaua plano sekuentzia bakarrean kontatuta.
  • Maiatzaren 30ean, asteartea, 19:30ean Zeit der Kannibalen (Tiempo de caníbales, Johannes Naber, 2014) drama eskainiko dute, munduan zehar bidaiatzen duten bi aholkulari bereziren bidaiaren inguruko lana.
  • Ekainaren 1ean, osteguna, 19:30ean, Hin und Weg (Tour de Force, Christian Zübert, 2014) komedia dramatikoa izango da ikusgai, Kiki eta Hannes bikote gazteak bizikletan egingo duten bidaiaz.

Hilabeteko egitarau osoa kontsultatzeko eta informazio gehiago eskuratzeko aukera duzue Nafarroako Filmotekaren atarian.