Cannesko zinema jaialdiarekin paraleloan antolatzen duten La Quinzaine des Realisateurs sailaren 49. edizioan ikusgai izango diren filmen zerrenda kaleratu dute gaur, eta hogeitik gora izenen artean, Jaialdiko Sail Ofizialean parte hartu izan duten hainbat zinegile ezagunen lanak topa ditzakegu, hala nola, Abel Ferrera, Bruno Dumont eta Claire Denis.
1968ko maiatzeko protesten ostean, hainbat zinegilek Cannesko zinema jaialdiaren aurrean eman zuten erantzunaren haritik sortu zen La Quinzaine des Realisateurs zikloa. Ordutik, Societé des Réalisateurs de Films elkarteak antolatzen du, A kategoriako jaialdi ezagunarekin elkarlanean, eta autore berriak eta proposamen ezberdinak ezagutaraztea du helburu. Besteak beste, Martin Scorsese, Michael Haneke eta Sofia Coppola bezalako zuzendari entzutetsuak igaro dira bertatik.
Bada, gaur bertan, apirilak 20, maiatzaren 18tik 28ra luzatuko den 49. edizioan parte hartuko duten lanen zerrenda aditzera eman dute antolatzaileek, eta izen potoloak ageri dira. Zikloa abiatzeaz arduratuko da, adibidez, Claire Denis zinegile frantziarraren Un Beau Soleil Interieur filma, Roland Barthesen Fragments d’un discours amoureux (1977) lanean oinarritutakoa, eta Bruno Dumont zinegile frantziarrak Juana Arc-ekoari buruzko Jeannette: The Childhood of Joan of Arc musikala aurkeztuko du.
Segidan zerrenda osoa:
- A Ciambra, Jonas Carpignano
- Un Beau Soleil Interieur, Claire Denis
- Bushwick, Cary Murnion eta Jonathan Milott
- Patti Cakes, Geremy Jasper
- Alive in France, Abel Ferrara
- L’amant d’un Jour, Philippe Garrel
- Curio Puri, Roberto De Paolis
- The Florida Project, Sean Baker
- Frost, Sharunas Bartas
- I Am Not a Witch, Rungano Nyoni
- Jeannette: The Childhood of Joan of Arc, Bruno Dumont
- L’intrust, Leonardo Di Costanzo
- La Defensa del Dragon, Natalia Santa
- Marlina Si Pembunuh Dalam Empat Babak, Mouly Surya
- Mobile Homes, Vladimir de Fontenay
- Nothingwood, Sonia Kronlund
- Ôtez-moi d’un Doute, Carine Tardieu
- The Rider, Chloé Zhao
- West of the Jordan River (Field Diary Revisited), Amos Gitai
- Ague Mole, Laura Goncalves y Alexandra Ramires
- La Bouche, Camilo Restrepo
- Copa-Loca, Christos Massalas
- Creme de Menthe, David Philippe Gagné eta Jean-Marc E. Roy
- Farpões, Baldios, Marta Mateus
- Min Borda, Niki Lindroth von Bahr