Apirilaren 1etik 30era, Laida Lertxundi zinegile bilbotarraren 025 Sunset Red dokumental laburra etengabe ari dira eskaintzen Tabakalerako Horman. AEBtako mendebaldea filmatu du, jasotako komunista erradikalen heziketatik abiatuta, iragana eta oraina uztartuz, “kontu garbiketa autobiografiko” moduko batean.

Sunset-Red-Zinea-Tabakalera-Laida-Lertxundi

Zinegile eta artista euskaldunak aspaldi utzi zuen sorterria zinema esperimentalaren alorrean eta 16mm-ko formatuan, nagusiki, errodatzen eta istorioak kontatzen hasteko. Los Angeles hiria eta AEBtako paisaiak izan ohi ditu aztergai, eta ikusle arrunt bat bailitzan, inguruan duen hori jasotzen du.

025 Sunset Red (2016) bere lan berriena da, eta Tabakalerako Horman dago ikusgai apiril hasieratik. Etengabe eskaintzen dute, eta ez da sarrerarik ordaindu behar. Hamalau minutuko dokumental laburrak gorriz tindatutako basamortuko paisiak erakutsiko dizkigu: “Pelikulan odola bildu eta isuri egiten da, filtro gorri batek paisaiak estaltzen ditu, eta desiraren irudiak ekoiztuak eta behatuak dira”, dio Lertxundik.