2016-2017 denboraldia apiril eta maiatzeko filmekin batera amaituko da Kresala Zineklubean, eta zikloa isteko, ikusleek aukeratutako How Green was my valley (John Ford, 1941) eskainiko dute maiatzaren 29an.

Kresala-Zineklub-Apiril-Maiatz-Zinea-eus-01Kutxa Kultur Fundazioak eta Donostia Kulturak babesten dute Kresala Zineklubak astelehenero Donostiako Trueba zineman antolatzen duen emanaldia. 2016-2017 denboraldian zehar, besteak beste, The Here After (Magnus von Horn, 2015) drama suediarra, Postcards from the Edge (Mike Nichols, 1990) klasiko estatubatuarra, Iratxe Fresnadearen Irrintziaren oihartzuna (2016) dokumental ederra, eta Abu Nowarren Theeb (2015) film jordaniar gogorra izan dira ikusgai.

Bada, apiril eta maiatzeko astelehenetan egingo dituzte azken bost saioak, 19:30ean hasita, eta zitak apuntatzen joateko, filmen zerrenda kaleratu berri dute antolatzaileek:

  • Apirilak 10, 2001, A Space Odyssey (Stanley Kubrik, 1968) zientzia fikziozko film klasikoa. Victor Iriarte Tabakalerako programazio arduradunak aurkeztuko du saioa.
  • Apirilak 24, El hombre que quiso ser segundo (Ramón Alós, 2014) dokumentala. Alós zuzendaria bera izango da emanaldian, eta Segundo Chomón zinegilearen figuraz mintzatuko da.

https://youtu.be/4UQwUgwi9zI

  • Maiatzak 15, La región salvaje (Amat Escalante, 2016). Bartzelonako D’A Film Festival jaialdiarekin elkarlanean antolatutako saio izango da, eta Begoña del Teso kritikariak egingo du hainbat genero nahasten dituen film mexikarraren aurkezpena. Donostia Zinemaldiko Horizontes Latinos sailean izan zen ikusgai.
  • Maiatzak 22, Adri (Estibalitz urresola, 2013) film labur euskalduna, eta Bella e perduta (Pietro Marcello, 2015) film italiar fantastikoa. Urresola zinegilea izango da aurkezpenean.
  • Maiatzak 29, How Green was my Valley (John Ford, 1941) klasikoa. Diego Soto gidoigile eta TCMko komunikazio arduradunak egingo du ikusleek denboraldian zehar aukeratutako filmaren aurkezpena.