Martxoaren 29tik 31ra egin zuten 10. HUHEZINEMA jaialdiak amaiera ezin hobea eman zion urteurren bereziari ostiralean egin zuten sari-banaketa ekitaldi zirraragarriarekin. Sail Ofizialeko Vertigo saria Sendoa Cardosoren El Divino lanarentzat izan zen, eta ikusleen saria Maite Bidarte eta Koldo Gartziaren Karta Astrala laburrak jaso zuen. Aldiz, Goeina saria Ageda Kopla Taldearen Beti bezperako koplak animazioak eskuratu zuen.

HUHEZINEMA-Irabazleak-Zinea-eus

64. Donostia Zinemaldian Euskal Zinemaren Irizar Saria eskuratu zuen Jual Palaciosen Pedaló dokumentalaren emanaldiarekin abiatu zuten jaialdiaren 10. edizioa asteazkenean. Orona Sariak eta Basque Culinary Saileko filmak eskaini zituzten egun hartan, eta osteguna Mondragon Unibertsitateko ikasleen lanez gozatzeko gorde zuten. 10. urteurrena ospatzeko, halaber, hamar urteotan antolaketa taldean jardun duten ikasle ohi guztiei gonbita luzatu zieten aurtengo antolatzaileek, eta esperientziak trukatzeko eta aspaldi ikusi gabeko lagunak agurtzeko aukera izan zuten.

Baina ohi bezala, ostirala izan zen jaialdiko egun garrantzitsuena. Sail Ofizialean lehiatu ziren hamar filmak eskaini zituzten 16:00etatik aurrera, eta ikusleen zein epaimahaiaren ebazpenak jasotakoan, sari banaketa ekitaldia egin zuten.

10. edizioko palmaresa:

Sail Ofiziala

  • Ikusleen saria: Karta Astrala (Maite Bidarte eta Koldo Gartzia)
  • Vertigo saria: El Divino (Sendoa Cardoso)
  • Goiena saria: Beti bezperako koplak (Ageda Kopla Taldea)

MUko ikasleen saila

  • Ikusleen saria: Flash (Leire Goitia)
  • Dokumental onenaren saria: Trapu zaharrak (Imanol Eppherre eta Ion Garate)
  • Fizkiozko film onenaren saria: Portrait (Iñaki Tena eta Mikel Uralde)

Basque Culinary saila

  • Ikusleen saria: WABI-SABI (Egoitz Ibargoitia)
  • Basque Culinary saria: Krispetak (Maite Bidarte eta Andoni Gartzia)

10. edizioko antolaketa taldeko Idoia Dávila (Tolosa, 1994) eta Garikoitz Rivera (Oñati, 1988) ikasleekin eta Iban Del Campo (Arrasate, 1971) Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Graduko irakaslearekin eta HUHEZINEMA jaialdiko koordinatzailarekin izandako elkarrizketa duzue segidan: