Martxoaren 29an, asteazkena, ALMA Espainiako Gidoigileen Sindikatuak eta Euskal Herriko Gidoigileen Elkarte Profesionalak gidoigileentzako legeen gaineko jardunaldi informatiboa antolatu dute. Bilboko Campos Eliseos Antzokiko Kupula Aretoan egingo dute saioa, eta gidoigile orok kontratu bat sinatzerakoan aintzat hartu beharreko kontuak aditzera emango dituzte.

gidoilariak

Bartzelonako, Madrilgo, Valentziako eta Sevillako gidoigileen artean jardunaldiak izandako arrakastaren haritik, Bilbora helduko da saio informatiboa. Bi atal nagusitan banatuko dute aurkezpena, eta Sergio Barrejonek gidatuko du saioa, SGAE Fundazioaren eta FAGAren laguntzarekin. Atalak:

  • Kontratuan onartu zenituenak baina onartu ezin direnak: Kontratu bat sinatzerako orduan, gidoigileek aurkitu ditzazketen arazo eta klausulak aztertuko dituzte. Hala nola, egin ezin dituzten akatsak eta negoziatu beharreko puntuak.
  • Hitzarmen Kolektiboa, aldi baterako kontratuak, kontratu finko-etenak eta sasi-autonomoak: Kontratu edo langile mota bakoitza zer den, erreklamazioak nola egin eta bete beharreko epeak azalduko dituzte. Honez gain, soldata taulen azalpena eta ez betetze kasuetan har daitezkeen neurriak ere plazaratuko dituzte.

Gidoigilea bazara edo langintza honetan interesa baduzu, animatu jardunaldietan parte hartzera. Sarrera doakoa izango da leku guztiak bete arte, bazkide zein ez-bazkideentzat. Saioan interesa izanez gero, mensaje@gidoi.com helbidera idatzi.