Ziur zuei ere behin baino gehiagotan gertatu zaizuela: film bat ikusi nahi duzue etxean, manta azpian goxo-goxo jarrita, baina ez dakizue nondik hasi, zein aukeratu.
Kuadrillako lagun batek joan zen astean gomendatu zizuen hori… baina zein zen? Eta aitak zineman ikusi zuen hura? Edo iazko Zinemalditik ikusteke duzuena?
Buruhauste horri erantzutera dator Zinea atariko KUTSIDAZU! atal berria! Gaurtik aurrera, gure jarraitzaileek, euskal zinemagintzaren industriako profesionalek, zinezaleek, inguruan ditugun lagun eta senideek… eta zuek (bai zuek!) gomendatutako filmen izenburuak kaleratuko ditugu astero argazki bidez. Denetariko filmak izango dira, garai, genero, hizkuntza eta jatorri anitzekoak.
Lagunduko diguzu osatzen? Oso erraza da:
- Orri zuri batean, idatzi gomendatuko zenukeen film baten izenburua jatorrizko bertsioan.
- Eskatu alboan duzunari argazki txukun bat egiteko (ereduak jarraitu).
- Labur-labur, eman hiru arrazoi film hori ikusteko.
- Azkenik, bidali argazkia eta hiru arrazoiak email batean info@zinea.eus helbidera.
Denon artean despistatuentzako, oroimen txarra dutenentzako, filmekin gutxitan asmatzen dutenentzako… guztiontzako atala osatuko dugu!
Zuen gomendioen zain izango gara!