Zineuskadi elkarteak euskarazko filmen eskaintza bultzatzeko eta EAEko merkataritza areto eta zirkuitu alternatiboetan banatzeko laguntza programa kaleratu du. 2017ko zikloaren lehen deialdia apirilaren 20ra arte izango da zabalik; uztailaren 20ra arte bigarrena; eta azaroaren 20ra bitarte hirugarrena.

Zineuskadi-Zinea-Laguntzak

Filmak euskaraz bikoiztera, euskarazko azpidatziak jartzera eta horien kopiak egitera bideratutako laguntzak dira. Baita euskaraz bikoiztu zein azpititulatu diren bertsioak promozionatzeko ere. Gainera, Zineuskadik eta EiTBk sinatutako hitzarmenaren bidez, lan horien estreinaldiak indartzeko, EiTB etxeko medioetan (hala nola, Euskadi Irratian, Gaztean, ETB1en, ETB2n, Radio Euskadin, Radio Vitorian, eitb.eus atarian eta HIRU3 Klubean) lagundutako proiektuen publizitate kanpainak egingo dituzte.

Diru laguntza deialdira aurkeztu nahi duten proiektuek hiru epe dituzte dokumentazioa bidaltzeko: otsailaren 20tik apirilaren 20ra, maiatzaren 20tik uztailaren 20ra, eta irailaren 20tik azaroaren 20ra. Kasu bakoitzean, post arruntaren bidez zein posta elektronikoa baliatuta bidali beharko dute galdatatutako dokumentazioa.

Zineuskadik haurrei zuzendutako lanak izatea (% 40), filmak jatorrizko herrialdean izan duen eragina, gurean izan dezakeena aurreikusteko (% 20) eta DVDa edo BRa komerzializatzeko asmoa, euskaraz zein euskarazko bertsioarekin (% 40) izango ditu kontuan lanak baloratzerako unean.