Hamabi film laburrez osatutako Kalebegiak lana Hendaian estreinatuko dute martxoaren 13an, eta ondorengo asteetan hainbat saio egingo dituzte Baiona, Nantes eta Kanbon. Euskal filmak Ipar Euskal Herrian banatzeko ardura bere gain hartu duen Gabarra Films banatzailea dago zabalkundearen atzean, Baionako Atalante zinema-gelak sustatu eta egituratutako banatzailea. Zineuskadi, Euskal Kultur Erakundea eta Iparraldeko zinema areto gehien kudeatzen dituen Cinévasion elkartea ariko dira lankidetzan.
Estreinaldia baino lehen, prentsaurrekoa egingo dute martxoaren 10ean Hendaiako Les Variétés zinema-gelan. 9:30ean filma ikusteko aukera izango da, eta ondoren, 11:30ean, prentsaurrekoa egingo dute.
Honez gain, beste hainbat emanaldi ere egingo dituzte, ondorengo egunetan:
- Martxoaren 13an, 21:00etan Hendaian. Bertan, Jorge Gil Munarriz, Laurent Dufreche, Maria Elorza eta Iñaki Camacho izango dira.
- Martxoaren 31n, 20:45ean aurrestreinaldia Baionako Atalanten. Aurretik, Korrikak proposaturiko BatZuk filmaren emanaldia eta buffeta egingo dituzte.
- Apirilaren 2an, Nantesko Zinema Espainiarraren Jaialdian.
- Apirilaren 7an, 21:00ean Maulen.
- Apirilaren 9an, 18:00etan Kanbon.
- Apirilaren 10ean, 20:30ean Donibane Lohizunen.
- Apirilaren 11n, 20:30ean Donibane Garazin.
- Apirilaren 13an, 20:30ean Donapaleun.
- Apirilaren 14an, 20:30ean Hazparnen.
Apirilaren 5etik aurrera, halaber, Atalanten izango da ikusgai filma, eta hilaren 12tik aurrera, gainerako zinema aretoetan.