Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateko ikasleek antolatzen duten HUHEZINEMA film laburren jaialdiak hamargarren urteurrena ospatuko du aurtengoan, eta zifra borobilarekin jarraituz, hamar izango dira jaialdiko Sail Ofizialean aurkeztuko dituzten lanak ere. Parte-hartzea oso zabala izan dela azpimarratu dute antolatzaileek, eta horregatik, beste hamahiru lan eskainiko dituzte lehiaketaz kanpo.

Martxoaren 29tik 31ra, asteazkenetik ostiralera, luzatuko da aurtengo HUHEZINEMA jaialdia. Berriki MUko ikasleen eta Basque Culinary sailetan izango diren filmen berri eman genuen, eta azkenik, jaialdiko sail potoloenean ikusgai izango diren hamar lanen izenak argitu dituzte. Segidan, zerrenda:

  • Ulises – Aitor Gutiérrez (Fikzioa)
  • Beti bezperako koplak – Ageda Kopla Taldea (Animazioa)
  • El ángulo recto no existe – Jon Zurimendi (Animazioa)
  • Si la oscuridad nos lleva – Mikel R.Alonso (Fikzioa)
  • El divino – Sendoa Cardoso (Dokumentala)
  • Jules D. – Norma Vila (Fikzioa)
  • Precious moments – Asier Iza (Fikzioa)
  • Anónimo – Ivan Sokolov (Fikzioa)
  • Caminan – Mikel Rueda (Fikzioa)
  • Karta Astrala – Maite Bidarte eta Andoni Gartzia (Dokumentala)

Sail Ofizialeko emanaldiak azken egunean, martxoaren 31n, egingo dituzte, 16:00etatik aurrera, Aretxabaletako Arkupe aretoko zineman. Lanek 200 euro jasoko dituzte aukeratuak izate hutsagatik, eta gainera, Goiena Saria, Vertigo Saria eta Ikusleen Saria jasotzeko hautagaiak izango dira.

Huhezinema-Sail-Ofiziala-Zinea

Sail Ofizialetik kanpo

10. urteurrena ospatzeko eta parte-hartze zabala eskertzeko, halaber, Sail Ofizialetik kanpo geratu diren baina hautespen batzordeak kalitate handikotzat jo dituen beste hamahiru lan ere eskainiko dituzte hilaren 30ean, 16:00etatik aurrera. Aukeratutako filmak:

  • Azken saskia – Oier Fuentes (Dokumentala)
  • Ritual – Maria Jose Alvarez Fernandez (Fikzioa)
  • Y sin embargo, Al-Quds – Unai Aranzadi (Dokumentala)
  • Still Alive – Leire Barturen (Dokumentala)
  • False Flag – Asier Urbieta (Fikzioa)
  • Hileta – Kepa Sojo (Fikzioa)
  • Night shift – Izaskun Arandia (Fikzioa)
  • Esperoan – Amaia Otaola, Mikele Landa, Itsaso Garin, Nerea Sanz eta Oihane Zunzunegi  (Dokufikzioa)
  • Los despedidores – Ibon Goikotxea (Fikzioa)
  • Making off – Arkaitz Gartzia (Trailerra)
  • Maizter – Idoia Dávila (Esperimentala)
  • Iggy dog –  Zuzendaritza Kolektiboa (Bideoklipa)
  • Lege zahar – Uda Films (Fikzioa)

Zorte on guztioi!