Sail Ofizial arrakastatsuaz gain, Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateak antolatzen duen HUHEZINEMA jaialdiak baditu bestelako atalak ere, tartean, Basque Culinary saila eta MUko ikasleena. Bada, aurtengo edizioan bi kategoria horietan parte hartuko duten lanen zerrenda kaleratu dute.

Huhezinema-X-Zinea

Jasotako 24 lanetatik, MUko ikasleen hamasei aukeratu ditu jaialdiko hautespen batzordeak: bi bideoklip, egokitzapen bat, trailer bat, fikziozko sei lan eta beste sei dokumental. Helburua unibertsitateko ikasleen lana sustatzea eta motibazioa piztea da, eta fikziozko lan onenaren eta dokumental onenaren 300 euroko sariak emango dituzte.

Aldiz, Basque Culinary sailaren laugarren ediziora hamar lan aurkeztuko dituzte, lau ikasleek egindakoak, eta gainerakoak kanpotik aurkeztutakoak. Emanaldia martxoaren 29an egingo dute, eta lanek epaimahaiaren 500 euroko sari aedo ikusleen 100 eurokoa eskuratu ahal izango dituzte.

MUko ikasleen saileko filmak

  • Ama hil zaigu – Leire Goitia, Iratxe Gonzalez, Maia Iribarne, Asier Peña eta Andrea Latasa (bideoklipa)
  • Ready for – Amaia Fuentes – (bideoklipa)
  • Portrait – Iñaki Tena eta Mikel Uralde (egokitzapena)
  • Hor zaude? – Andrea Latasa (trailerra)
  • Beste 40 – Saioa Murua (fikzioa)
  • Leihotik – Nekane Muñoz (fikzioa)
  • Basoa – Garikoitz Rivera (fikzioa)
  • Idoia – Noemi Mendoza (fikzioa)
  • 96º – Arkaitz Gartzia eta Beñat Galfarsoro (fikzioa)
  • Flash – Leire Goitia (fikzioa)
  • Ignorancia – Irati Crespo, Asier Olaberria, Maialen Ortubay eta Leire San Sebastian (dokumentala)
  • Trapu zaharrak –  Imanol Eppherre eta Ion Garate (dokumentala)
  • Zaintza baino gehiago – Unai Gil eta Alex Erkoreka (dokumentala)
  • Delirare – Irene Torregrosa eta Iranzu Ugarte (dokumentala)
  • Argipean – Nora Latatu (dokumentala)
  • Gure izenaren jabe – Jorge Fernández (dokumentala)

Basque Culinary saileko filmak:

  • Ez naiz jateko bizi – Mikel Uralde
  • Zoriontasunaren gailetak – Yago Mateo
  • Wabi-Sabi – Egoitz D. Ibargoitia
  • Gose? – Geropentzauku Productions
  • BERDE, GAZI ETA “BIXI” – Arritxu Bidasoro Goikoetxeaundia, Nerea Ganzarain Fuente, Nahúm Linares Los Santos eta Mikel Pérez
  • Okela Gosez – Guggenheim Productions
  • Onddokaustoa – Julen Ruiz de Arkaute
  • Arrainopola! – Ekaitz Uzin
  • Krispetak – Andoni Gartzia eta Maite Bidarte
  • Parez pare – Eider Ballina Mondragon