Nafarroako Filmotekak Poloniar zinema garaikideri buruzko zikloa antolatu du martxorako. Proiekzioak ostiralero egingo dituzte, 20:00etan, eta besteak beste, Jerzy Skolimowski zinegile ezagunaren 11 minut (11 minutos, 2015) izango da ikusgai.

Zikloaren helburua Euskal Herriko zinema areto komertzialetan ikusten ez diren film poloniarrak hedatzea da, baita herrialdearen egungo egoera islatzea ere. Horrez gain, Polonian lantzen ari diren zinema erakutsi nahi dute, fikziotik dokumentaletara, lan independente txikietatik zinema ikusgarrienera eta zuzendari ezagunetatik hasiberrietara.

Aukeratutako lanek hainbat sari jaso dituzte nazioarteko jaialdietan, hala nola, Raindance Film jaialdian, Mendi Film Festibalean eta Poloniako Zinemaren Sarietan.

polonia-zikloa-zinea-eus

Egitaraua:

Martxoak 3:

Moje córki krowy (Esas hijas mías), Kinga Debska, 2015

  • Gaitzei eta heriotzari buruzko istorioa, samurtasun, umore eta ironia ukituekin.

Martxoak 10:

11 minut (11 minutos), Jerzy Skolimowski, 2015

  • Zuzendari poloniar ospetsuaren lan berriena, 2016an Veneziako Ohorezko Saria jaso zuen. 11 minutuan, trama paralelo ezberdinek pertsona talde baten bizitzak batuko ditu.

Martxoak 17:

Ederly, Piotr Duma?a, 2015

  • Ederly denboraren mendetik libre dagoen hiria da, ametsaren eta mundu errealaren arteko mugan.

Martxoak 24:

Kamper, ?ukasz Grzegorzek, 2016

  • Londresko Raindance Film Festivalean, film luzeen atalean, Debutik Onenaren Saria jaso zuen. 30 urteko gazteen erretratu zintzo eta dibertigarria.

Martxoak 31:

K2. Dotkn?? nieva (K2, tocando el cielo), Eliza Kubarska, 2015

  • Mundu osoko dozena bat mendizale K2 gailurraren basean elkartuko dira, mendia bide arriskutsuenetik igotzeko asmoz.