Azkuna Zentroak antolatuta, Juan Antonio Bardem (Madril, 1922) zinegile ospetsuari buruzko filmak proiektatuko dituzte Bilboko Golem zinemetan. Bost egunetako zikloa izango da, martxoaren 14an hasi eta apirilaren 5era arte, eta guztira zortzi film eskainiko dituzte.

Bardem zinema sozial konprometituaren sortzaileetako bat izan zen, baina ezezaguna da belaunaldi berrientzat. Hori izan da zikloa antolatzearen arrazoi nagusietako bat. Frantziako ezker kritikariei eta Cannesko Zinemaldiari esker egin zen ezagun Bardemen zinema.

Bardem-zikloa-zinea-eus

Egitaraua:

Martxoak 14, 19:00etan:

  • Zikloaren aurkezpena Rafa eta María Bardemen eskutik.
  • Semblanzas (Antonio Castro, 1991) dokumentala + solasaldia.

Martxoak 15:

  • 17:30ean, Cómicos, 1954.
  • 19:30ean, Muerte de un ciclista, 1955

Martxoak 22:

  • 17:30ean, Calle Mayor, 1956
  • 19:30ean, Nunca pasa nada, 1963

Martxoak 29:

  • 17:00etan, Los pianos mecánicos, 1965
  • 19:00etan, Les 7 jours de janvier, 1979

Apirilak 5:

  • 17:00etan, El Jarabo, 1985