Etxepare Euskal Institutuaren eta IBAIA Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartearen arteko elkarlanaren bidez, dokumentalak garatzen ari diren ekoizpen etxeentzako aholkularitza saioak egingo dituzte apirilaren 7an eta 8an Donostiako Tabakaleran. Orotara zortzi proiektuk hartuko dute parte, eta izena emateko epea martxoaren 27an itxiko dute.

Nazioarteko izaera duten foro eta azoketan euskal enpresen parte-hartzea sustatzeko xedea du Etxepareren eta IBAIAren arteko elkarlanak, hala nola, Sunny Side of the Doc dokumentalen azokan eta Donostia Zinemaldiko Lau Haizetara koprodukzio foroan. Horretarako, euskal ekoizpen etxeak garatzen ari diren dokumentalentzako aholkularitza saioak eskaniko dituzte apirilean Donostian, proiektuen bilakaera ahalik eta arrakastatsuena izan dadin eta norabide egokia emateko.

Dokumental-aholkularitza-Zinea-01

Saioak apirilaren 7an eta 8an, osteguna eta ostirala, egingo dituzte, Etxepareren Tabakalerako egoitzan. Zortzi egitasmok hartuko dute parte, eta Catherine Ulmer dokumentalgintzan adituaren zuzendaritzapean, aholkularitza pertsonalizatua lehen egunean eta taldeko lanketa bigarrenean, jasoko dituzte ekoizleek.

Interesa duen orok, online formularioa bete beharko du martxoaren 27a baino lehen.