Mendi zinemaren astea egingo dute Gasteizen otsailaren 27tik martxoaren 3ra, 2016ko Bilbao Mendi Film Festibalen aurkeztu dituzten 11 lan onenekin. Jaialdian mendiko eta abenturazko zinema eskainiko dute, hala nola, eskalada, eskia, alpinismoa, natura, ingurugiroa eta etnografia aztergai dituzte dokumental eta fikziozko filmak.
Atzo, otsailak 21, aurkeztu zituzten Mendi Tour Vital jaialdiaren nondik norakoak Eduardo Martínez BMFFeko zuzendariak eta Josune Albizu Vital Fundazioko zuzendariak. Lau egunez, proiekzio bikoitzak egingo dituzte Gasteizko Aula Vital Fundazioan, 18:00etan eta 20:00etan. Sarrerak Fundazio Estadioan eskura daitezke dagoeneko, baita Aula Vital Fundazioan ere.
Jarraian, egun bakoitzean proiektatuko dituzten filmen zerrenda:
Otsailak 27, astelehena:
- The mysteries (Skip Armstrong, 2015, EEUU)
- Annapurna III – The Unblimbed (Jochen Schmoll,2016, Austria)
- The Great Alone (Greg Khos,2015, AEB)
Martxoak 1, asteazkena:
- The important places (Gnarly Bay eta Forest Woodward, 2015, AEB)
- Dodo’s delight (Sean Villanueva-O’Driscoll, Josh Lowell, Nick Rosen eta Peter Mortimer, 2016, AEB)
- Akabuko martxea (Aitor Gisasola eta Fredi Paia, 2016, Euskal Herria)
Martxoak 2, osteguna:
- Boys in the bugs (Zachary Barr, Peter Motimer eta Nick Rosen, 2016, AEB)
- Incognita Patagonia (Eñaut Izagirre, 2016, Espainia)
- Freedom under load (Pavol Barabas, 2016, Eslovakia)
Martxoak 3, ostirala:
- Blocheads (Alastair Lee, 2016, Erresuma Batua)
- Jean Troillet, toujours aventurier (Sébastien Devrient, 2016, Suitza)