Igandean, otsailaren 12an, egin zuten Zinema eta Telebistako Arteen Britainiar Akademiak antolatzen dituen BAFTA sarien ekitaldia. Damien Chazellen La La Land filma zen faborito nagusia, hautagaitza gehien baitzituen, 11 orotara, eta bost sari eraman zituen.

Urrezko Globoetan gertatu bezala, Erresuma Batuko zinema sari nagusietan ere Damien Chazelle estatubatuarraren musikala izan da garaile nagusia, kasu honetan, film, zuzendari (Chazelle), emakumezko aktore (Emma Stone), jatorrizko musika (Justin Hurwitz) eta argazki zuzendari (Linus Sandgren) onenaren garaikurrak eskuratuta.

Erresuma Batuko film onenaren saria I, Daniel Blake (Ken Loach) lanak jaso du, eta ingelesaz besteko hizkuntzan errodatutako film onenaren saria László Nemesen Son of Saul filmarentzat izan da. Gainera, Manchester by the Sea filmeko Casey Afflecki  eman diote gizonezko aktore onenaren saria. Sorpresarik ez, beraz, sari nagusiei dagokienean.

Gainerakoan, Lion filmeko Dev Patelik jaso du taldeko gizonezko aktore onenaren saria, eta lan horren gidoilari Luke Davisek egokitutako gidoi onenaren saria jaso du.

Sarituen zerrenda osoa.

emma-stone-and-damien-chazelle-hold-their-awards-for-la-la-land-at-the-british-academy-of-film-and-television-awards-bafta-at-the-royal-albert-hall-in-london-britain-february-12-2017-reuters-toby-melville