Hamalaugarren edizioaren ostean, Donostiako Surfilmfestibal jaialdiko antolatzaileek urtebeteko atsedenaldia hartzea erabaki dute, eta 2017an ez da jaialdirik izango. “Erritmoa lasaitu nahi dugu, arnasa hartu eta arima indarberritzeko. Erabaki erraza izan da”.

Surfilmfestibal-Zinea-eusSurf munduan zer gertatzen ari den aztertu nahi dute, jaialdiaren norabideaz hausnarketa eginda. Horregatik, 2017an jaialdirik ez antolatzea erabaki dute, baina markak martxan jarraituko du, eta Zinemaldiko Savage Cinema saileko programazioarekin jarraituko dute.

Orain arteko bidearekin harro daudela gaineratu dute gaur, otsailak 7, kaleratutako prentsa oharrean, “surf zinema ziklo-festa” moduko zerbait asmatzen lehenak izan zirelako, eta ordutik gisaka ekimen sortu direlako nazioartean.