Kresala elkarteak argitaratu du hurrengo bi hilabeteetarako egitaraua. Datorren astelehenean emango diote hasiera, otsailaren 6an.
Kresala Zinekluba kultura zinematografikoa zabaltzea helburutzat duen Donostiako elkarte bat da. 1972az geroztik, jatorrizko bertsioan eskaintzen dituzte filmak. Emanaldiak Truebako zine aretoetan egiten dituzte, astelehenero, arratsaldeko 19:30ean. Gainera, film bakoitza aurkezteko aditu baten laguntza izaten dute.
Hona hemen egitaraua:
OTSAILAK 6: Postcards from the Edge. Mike Nichols, 1990, AEB.
Aurkezlea: Idoia Lainez zinema-aditua.
Lehen astelehenean In Memorian saio batekin hasiko dira, duela gutxi zendu ziren Carrie Fisher eta Debbie Reynolds oroituz. Fisherrek idatzi zuen filmaren gidoia bere autobiografia oinarritzat hartuta. Bertan bere amarekin izandako erlazioa azaleratuko du.
OTSAILAK 13: Comoara. Corneliu Porumboiu, 2015, Errumania.
Aurkezlea: Mikel G. Gurpegi, El Diario Vascoko zinema-kritikaria.
Errumaniatik datorkigun filmak 2015. urtean Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi sailean eskaini zuten eta, urte berean, Cannesen aktore onenen saria jaso zuen. Costi aita gaztea Bukaresten bizi da. Gauetan, bere 6 urteko semeak lo hartu dezan, Robin Hooden abenturak kontatzen dizkio. Egun batean, bizilagun batek beraien aiton-amonen lorategian altxor ezkutu bat dagoela esango dio. Hasieran harridura azalduko du, baina azkenean murgildu egingo da abenturan.
OTSAILAK 20: Experimenter. Michael Almereyda, 2015, AEB.
Aurkezlea: Kresala Zineklubeko sortzaile den Fernando Mikelajauregi.
Stanley Milgram psikologoak egindako ikerketetan oinarrituko da honako film hau. Ikerketa Adolf Eichmann nazi kriminalaren epaiketaren inguruan izango da. Esperimentuaren bortizkeria maila dela eta, Milgram sadikotzat joko dute.
MARTXOAK 6: Irrintziaren oihartzunak. Iratxe Fresneda, 2016, Euskal Herria.
Aurkezlea: Iratxe Fresneda
Dokumentala Mirentxu Loiarte (Iruñea, 1938) zinegile nafarraren memoria eta obra miatzeko asmoa duen begirada bat da. Dokumentalean, Loiarteren bi lan aztertzen dira: Irrintzi (1978) eta Euskal emakumeak (1981).
Donostiako Zinemaldian Zinemira Sailean izan zen 2016an.
MARTXOAK 13: Chevalier. Athina Rachel Tsangari, 2015, Grezia.
Aurkezpena: Kristina Zorita kultura kazetaria
Kritika onekin datorkigu filma Greziatik. Donostian estreinakoz ikusteko aukera izango da. Egeo itsasoaren erdian, 6 gizon luxuzko yate batean daude joko batera jolasteko asmotan. Jokoan hainbat objektu erosiko dituzte. Une askotan lagunak aurkari bilakatuko dira, baina, egunaren amaieran, irabazlea ‘gizon onena’ izango da, garaipen eraztuna berarekin eramanez.
MARTXOAK 20: Film laburren emanaldia
Aurkezpena: Filmetako zuzendariak
– Duelo a las doce en punto. Unai Guerra, 2016
– Haïku 1975. Andres Daniel Sainz, 2016
– Leihotik. Nekane Muñoz, 2016
– No es un buen día para dormir. Ruben Rosas, 2013
– The Abbey. Oskar Tejedor, 2016