Huhezinemak 10. edizioa prestatzen jarraitzen du eta bertako lehiaketa ezberdinen berri emateko, zita bat antolatu dute. Aurkezpena gaur, urtarrilak 18, izango da Bilboko Dock tabernan, arratsaldeko 18:00etan.

Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia, Huhezi fakultatean (Mondragon Unibertsitatea, Aretxabaleta) sortu zen 2008. urtean. Ikus-entzunezko komunikazioko laugarren mailako ikasleek antolatzen dute, benetako film laburren jaialdi bat antolatu eta gauzatzeko aukera izanik.

Aurkezpenean aurtengo lantaldea osatzen duten Idoia Dávila eta Garikoitz Rivera ikasleak eta jaialdiko koordinatzaile den Iban del Campo izango dira.

Joan den edizioan Goiena Saria irabazi zuen gure kolaboratzaile Aitor Gametxoren ‘Bere bizitzetako bat’ film laburra eskainiko dute, beste sailetako film batzuekin batera.