65. edizioko Donostia Zinemaldian parte hartu nahi duten filmek, lehen hautaketarako online izen-ematea zabalik dute jada.
Zinemaldiko programazioa osatzen duten sail guztietarako eman ahal izango da izena, Zinema Eraikitzen eta Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketakoak izan ezik. Bi horiek berezko deialdia izango dute maiatzean eta ekainean hurrenez hurren, beraz orain ez dute izena eman beharrik.
Lehen hautaketarako filma luzeen onarpena 2017ko uztailaren 16an amaituko da.
Parte hartzeko arauen inguruko informazio guztia, sail ezberdinetako arautegiak eta izen-emateko online formularioa Donostia Zinemaldiko webgunean eskuragarri daude.