Aitor Gabilondo (Donostia, 1974) eta Mediaset komunikazio enpresak ikus-entzunezko ekoiztetxe bat sortu dute, fikziozko edukiak sortzeko asmoz.

Gabilondo gidoilari gisa hasi zen ETBrentzat eta hortik aurrera ibilbide oparoa eduki du fikziozko telesail eta pelikuletan, produktore eta gidoilari gisa. 2010ean, Plano a plano ekoiztetxearekin hasi zen lanean eta El Príncipe telesailean parte hartzeagatik oso ezagun egin da. Azken hiru denboralditan telebistan gehien ikusi den fikzioa izan da aipatu dugun hori.

Gabilondoren hitzetan, Mediasetek gidoilari batekin ekoiztetxe bat sortzea asmo zehatz batzuen eta garaien aldaketaren ondorio dira. Telebistako fikzioaren momentu eferbeszente batean gaudela dio eta hau erronka eta aukera handia da sortzaileentzat. Gabilondok berak adierazi duenez, pribilegiatu sentitzen da aukera hau edukitzeaz eta Mediaset bizitzen ari garen garaietara ongi egokitu den ekoiztetxea dela azpimarratu du.

Manuel Villanueva Mediaset edukien zuzendari nagusiaren iritziz, Gabilondoren ibilbidea beraiek sortzen dituzten edukiekin bat dator.

alea-media-zinea-eus